Basilika podcasting espazio bat da, honako interesetik abiatzen dena: pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun-harremanetan arakatzea. Donostian eta Bilbon oinarrituta, kezka-talde heterogeneoa (artistak, idazleak, ikerlariak, programatzaileak, zinegileak) eta egiteko moduak biltzen ditu, kultur dimentsioko podcast-programa espezifikoak eta aldizkakoak ekoizteko.



TWITTER
INSTAGRAM

EMAIL

POCKET CASTS

IVOOX
SPOTIFY

GOOGLE PODCASTS

APPLE PODCASTS










Klub Kutun programan musikari buruz arituko da Ana Arsuaga – musika-testuinguruan, Verde Prato– , saio bakoitzean, izenburu bat, istorio berezi bat edo emozio jakin bat aitzaki moduan erabiliz, abesti-sorta bat aukeratzeko. Anekdotak, musikariek esandako aforismo magikoak, haien bizitzak, eta abarrekoak izango dira gai nagusi, baina batez ere, kantuak, eta haiek sorturiko bidai amestuak.

Klub Kutun bazter imajinario bat da, itsasertzeko paisai batean kokatua, egunsentian edo iluntzean bakarrik irekitzen dena, sartu nahi duenari doinu kutun batzuk eskaintzeko.



PROGRAMAK


ENTZUN

ENTZUN


ENTZUN

ENTZUN



ENTZUN